GIRO2ko lankideek beste ingurumen kontsultora eta arkitektoekin kolaboratzen dute. Enpresa berak, proiektu bakoitzerako esperientzia zehatza eskeintzen duten kolaboratzaileen sare bat dauka.
GIRO2ko Zuzendaritza eta Kudeaketa.
Ingurumen Analista (Ph.D, MSc.ERM, Dip.EIA, Dip.IA) eta Nekazaritza Ingeniari Teknikoa (451. kolegiatua).
Ainhoa Gonzalezek ingurumen arloan esperientzia zabala dauka proiektu haundietan parte hartu duelarik; hauen artean Dublineko Metroa edo Owenniny Windfarm, Europako parke eoliko haundienetakoa. Bere esperientzia profesionalean ingurumen eraginaren azterketak (banakakoak eta bateratuak) zuzendu ditu; paisaiaren babesarako eta energia berriztagarrientzako estrategiak prestatu ditu; GISean oinarrituz azpiegitura, kultura eta ingurumen baliabideen eta ondareen analisi estrategikoak egin ditu; eskualde eta herrialdeen garapen planen prestaketan parte hartu du; eta GISen oinarritutako teknikak garatu ditu. Era berean, Ainhoak Informazio Geografikodun Sistemen klaseak ematen ditu Dublineko Unibertsitatean (UCD Dublin); eta Ingurumen Eraginaren Ebaluaketarako Proiektu Kudeaketan, bertako Teknologia Institutoan (DIT).
Ainhoa, Inpaktuen Azterketarako Elkarte Internazionalaren (IAIA) Hezkuntza eta Lanbide Garapen Batzordeko bazkidea da; elkartearen jardunaldietan txostenak azaldu eta argitaratu dituelarik. Espainiako Ingurumen Inpaktu Ebaluaketaren Elkartearen (AEEIA) lurralde eskuordea ere bada.
GIRO2ko Kolaboratzailea.
Ingurumen Geologoa (MSc.ERM, M.Litt.).
Billy Hamiltonek ingurumen arloan experientzia nabaria dauka, bai Irlandan eta bai Erresuma Batuan lur kutsadura proiektu haundietan parte hartu duelarik. Billyk industrial gune degradatuen berrabilpenerako berreskurapen-estrategietan lagundu du. Bere esperientzia profesionalean ondoko proiektuak ere aurkitu daitezke: GISean oinarrituz ura eta lurzoruaren ingurumen eraginaren azterketak (energia eoliko proiektuetarako batez ere), kutsatutako lurren sailkapenak eta IPPC lizentzien prestaketa eta kudeaketa.
Billy Ur Elkarte Internazionalaren (IWA) eta Irlandako Ingurumen Zientzia Batzordearen (ESAI) bazkidea da.
© 2005 GIRO2 Ingurugiro Zerbitzuak | Pº Mikeletegi, 56 - Ed. B8 1ºPl. (Miramon) | (+34) 943 000 999 - (+34) 620 820 647
info@girobi.com | Web mapa | Legala | Pribatutasuna | Nork egina: Helvética Publicidad