Euskara | Castellano | English

Giro2ren logotipoa

  • 'Nortzuk gara' hitza
  • 'Zerbitzuak' hitza
  • 'Proiektuak' hitza
  • 'Estekak' hitza
  • 'Kontaktu' hitza
Zaude: Zerbitzuak > Lizentziak eta Baimenak

Lizentziak eta Baimenak

Industrialde baten errepidea

GIRO2n industria zein nekazaritza aktibitate baimenetarako proiektuak prestatzen ditugu. Proiektuen prestaketak kalitatea, baliabide kudeaketa eta giza osasuna eta segurtasunerako legedien betetzea ziurtatzen du. Proiektuen prestaketa eta bideratzea bezeroarekin eta dagozkien autoritateekin kontsulta zuzenean egiten da.


Gehitu ikurraInformazio gehiago

Ken ikurraZabaldutako informazioa

Aktibitate Lizentziek nekazaritza, industria eta merkataritza jarduerak erregulatzen dituzte, ingurumena eta giza osasuna eta segurtasunerako neurriak hartzen direla ziurtatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari Buruzko 3/1998 Lege Orokorrean lizentzia behar duten aktibitateak adierazten dira; 165/1999 dekretu-legean berriz aktibitate salbuetsiak izendatzen dira. Bideratu beharreko proiektuak memoria batez osatuak daude. Bertan legez beharrezkoa den informazio tekniko guztia jasotzen da, Martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren IV eranskinean eskatzen diren betekizunak barne.

Zabor Kudeaketaren Baimenerako proiektu teknikoak, 833/88 Errege Dekretuan, 20/1986 Zabor Toxiko eta Arriskutsu Legearen betekizunarako, azaldutako jarduera eta zehazkizunak kontuan hartuta prestatzen dira. Informazio tekniko guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari Buruzko 3/1998 Lege Orokorrean adierazitakoarekin bat prestatzen da; jarduera bakoitzari dagokien legedia ere kontuan hartzen delarik (31/1995 Legea Arriskuen Laboralen Prebentziorako, 10/1998 Legea Ondakinen Kudeaketarako, 842/2002 Dekretua Behe-Tentsio Elektrizitaterako, 2267/2004 Dekretua Eraikin Industrialetan Sualdi Babesarako, 1383/2002 Dekretua Ibilgailuen Kudeaketarako eta 849/1986 Dekretua Hiri-Uren Kudeaketarako, esate baterako).

Lizentzia eta baimenak bideratzeko proiektuetan jasotako informazioa, ondoko atal orokorretan laburtu daiteke:

  • Aktibitateen Zergatia
  • Kokagunea
  • Aktibitate Iharduera
  • Ingurumenak jasa ditzakeen Ondorioak
  • Ingurumena Babesteko Neurri Zuzengarriak
  • Instalazioen Mantenimendurako Neurriak
  • Langileen Segurtasunerako Neurriak
  • Araudien Burutzea
  • Planoak
  • Eranskinak

sitemap










© 2005 GIRO2 Ingurugiro Zerbitzuak | Pº Mikeletegi, 56 - Ed. B8 1ºPl. (Miramon) | (+34) 943 000 999 - (+34) 620 820 647

info@girobi.com | Web mapa | Legala | Pribatutasuna | Nork egina: Helvética Publicidad