GIRO2n ingurumen ikerketa eta azterketak anitzak egiten ditugu arlo publiko eta pribatuarentzat, plangintza jasangarrirako ikuspen estrategikoa mantenduz. Ingurumen estrategiak (energia eolikoa , paisaiaren babesa, habitat lehengoratzea, mugikortasuna, basogintza, etab.) naturaren kontserbazioaren aukerak aniztea errazten du, banakako ekintzen jasangarritasuna areagotuz.
Informazio gehiago
Zabaldutako informazioa
Europako Garapen Jasangarriaren Estrategiak plangintza estrategikoa bultzatzen du; ekonomia hazkundearen, gizarte harremanen eta ingurumen babesaren elkarganatzea sustatuz. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Garapen Jasangarriaren Estrategian (2002-2020) ingurumenarekiko helmugak, helburuak eta eginkizunak ezartzen dira, Ingurumen Programa Markoaren bidez ebazkiak.
GIRO2n metodologia internazionalak (Indar Higiarazlea-Presioa-Egoera-Inpaktua-Erantzuna) GIS teknologiarekin konbinatzen ditugu, ingurumenaren nolakotasunezko zein zenbatasunezko ebaluazioa erreztuz. Dagokien faktoreen analisi estrategikoak jarduera sozio-ekonomikoak modu koherente batean planifikatzea laguntzen digu, baliabideen erabilpen jasangarri baten bidez ingurumenaren babesarako helburuen betetzea bultzatuz.
© 2005 GIRO2 Ingurugiro Zerbitzuak | Pº Mikeletegi, 56 - Ed. B8 1ºPl. (Miramon) | (+34) 943 000 999 - (+34) 620 820 647
info@girobi.com | Web mapa | Legala | Pribatutasuna | Nork egina: Helvética Publicidad