GIRO2n Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratua edo Estrategikoa lurralde antolamendu eta baliabideen plangintzetan oinarrizkotzat hartzen dugu, garapen jasangarria eta ingurumenaren babesa lortu ahal izateko. Lan taldeak metodo berritzaileak erabiltzen ditu, partaidetza sustatuz eta internazionalki onartuta dauden praktika egokiak erabiliz. Modu honetan, ingurumenaren balioak plan eta programen prestaketan barneratzea ziurtatzen du.
GIRO2 taldeak Irlanda eta estatu mailan egin du lan arlo honetan; Eusko Jaurlaritzarako Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuetarako Eredu Praktikak dokumentuaren prestaketan ere parte hartu duelarik.
Informazio gehiago
Zabaldutako informazioa
Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratua, ebaluazio estrategikoan oinarritua dago, ingurumen baliabideen azterketa lurralde antolamendu eta plangintza erabakietan barneratuz. Ebaluazioaren helburua plan edo programak burutzen direnean ingurumen eragina aurrezaintzeko eta murrizteko hartu beharreko neurriak zehaztea da.
Ingurumen eraginaren ebaluazio bateratua aztertzen duen prozedura eta txostenak, 2001. Ekainak 27ko Europako 2001/42/EB Araudiak adierazten duenarekin bat prestatzen dira; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari Buruzko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritakoa eta Uztailak 22ko 183/2003 Dekretua ezarritakoarekin bat.
Ebaluazioaren emaitzak azaltzen diren txostenean ondoko atalen informazioa biltzen da:
Ingurumen Eraginaren Ebaluazio Bateratuak plangintza prozesuan barneratua egon behar du. Partaidetza eta jarduera garbiek emaitza positibo bat lortzen lagunduko dute, plan edota programen ekintzak ingurumen baliabideen erabilpen jasangarri bat ziurtatuko dutelarik.
© 2005 GIRO2 Ingurugiro Zerbitzuak | Pº Mikeletegi, 56 - Ed. B8 1ºPl. (Miramon) | (+34) 943 000 999 - (+34) 620 820 647
info@girobi.com | Web mapa | Legala | Pribatutasuna | Nork egina: Helvética Publicidad