GIRO2n paisai azterketa, babesa eta leheneratze arloetan esperientzia zabala daukagu. Paisaia herrien identitatea osatu eta gizartearen ongizatea sustatzen duela nabarmentzen dugu. Paisai estrategiek paisaiaren kalitatea babestea eta bere erabilera jasangarri eta orekatua egitea laguntzen dute; paisaiaren ezaugarriak kontuan hartuz, zonalde bakoitzerako jardueren plangintza eta kontrola lanak errezten direlarik.
Informazio gehiago
Zabaldutako informazioa
Paisaia faktore ezberdinen arteko interakzioaren ondorioz sortutako lurraren alde ohargarria bezela definitu daiteke. Interakzio honek lurzorua, erliebea, ura, klima, flora, fauna eta gizakiaren artekoa erlazioa barneratzen ditu, eta hauei lotutako ikuspegi natural, kultural, historiko, funtzional eta bisualak hartzen ditu kontuan. Paisaia gizartearen jardueren eta ingurumenarekiko jarreren ispilutzat hartu daiteke.
Europako Paisaiaren Hitzarmenak lurralde antolamendu eta hirigintza politiketan paisaia integratzeko konpromisoa ezartzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari Buruzko 3/1998 Lege Orokorraren helburuetako bat paisaiaren kontserbazioa eta honen erabilpen jasangarria sustatzea da. Era berean, Euskal Herriko Natura Kontserbatzeko 16/1994 Legean paisai babestuen garrantzia nabarmentzen da.
GIRO2n paisaiaren ebaluazio eta sailkapenerako azterlanak egiten ditugu, faktore fisiko eta geografikoak (geologia, topografia, lurzorua, landareria, etab.) balore kultural, bisual eta giza-oharpenekin konbinatuz GISaren bidez.
Paisaiaren ezaugarrien deskribapenak eta paisai 'unitateen' definitzeak, paisaiaren babesarako eta kontserbaziorako politikak formulatzea urgatzen du; estrategia hauek paisai babestu edo zaurgarrietan aktibitate ekonomiko kaltegarriak kontrolatzea laguntzen dutelarik. Era berean, paisaiaren babesarako politikak lurralde antolamenduan barneratzeak garapen jasangarriago bat ziurtatzen du.
© 2005 GIRO2 Ingurugiro Zerbitzuak | Pº Mikeletegi, 56 - Ed. B8 1ºPl. (Miramon) | (+34) 943 000 999 - (+34) 620 820 647
info@girobi.com | Web mapa | Legala | Pribatutasuna | Nork egina: Helvética Publicidad